Istripua
Gazte bat hil da Vianan moto-ikuskizun bat prestatzean ibilgailua lehertuta
Atzo Vianan egiten ari zen moto-ikuskizunean 31 urteko brasildar gazte bat hil zen, prestatzen ari zen motoa lehertu zenean. Dirudienez, motoak erregarriak ziren apaingarriak zituen, eta horien ondorioz gertatu zen leherketa. Vianako Serapio Urra kalean gertatu zen ezbeharra, 13.15ak aldera. Kalea trafikoari itxita zegoen ikuskizuna zela-eta. Lan istriputzat jo du Foru Poliziak, eta beraz, nondik norakoak ikertzen ari dira. Bestalde, herenegun Lodosan gertatutako beste moto istripu batean zauritutako gizona atzo hil zen ospitalean.