GARA > Idatzia > Non Zer

Yakuzi eta Gora Japon talde bizkaitarren doinuak Elorrioko Ateneoan entzungai

Yakuzi taldeko kideek Elorrioko musika lokaletan konposatzen dute eta han egiten dituzte entseguak. Bertan mamitu dute «Hot balneario», beren hirugarren lana, eta berau aurkeztuko dute estreinakoz, Ateneoan. Ibilbide luze eta emankorrekoa, Yakuzi taldeak iazko Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa irabazi zuen. Beste norabide bat hartu du Yakuzik, gordinagoa, biziagoa, baina beren estiloari muzin egin gabe. Aurretik, Gora Japon Bilboko bikotearen musikaren txanda izango da. Rocka eta inprobisazioa lantzen dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo