GARA > Idatzia > Ikusmira

Betiko gidoiari erantzuten dioten atxiloketak

Atzo Polizia espainiarrak zazpi donostiar atxilotu zituen, kale erasoak egitea leporatuta. Egunean barna, Poliziak Donostiako alde zaharra itxi zuen, miaketak egiteko aitzakiaz.

Atzoko atxilotuei leporatzen dizkieten egintzak Falangistek Donostian egin nahi zuten martxaren aurka aritzea, edo Joseba Alvarez mahaikidearen etxearen miaketaren aurrean oldartzea dira, besteak beste. Komunikabideetan gertakari horiei buruzko irudi ugari izan dira ikusgai. Poliziak dioenaren aurka, inongo egituratan antolatutako taldeak baino, une hartan bidegabetzat jo zituzten hainbat ekintzari amorruz erantzun zioten hainbat pertsonaren jokabidea izan zela ematen du. Izan ere, Mahai Nazionalaren atxiloketa euskal gizartearen zatirik handienari gehiegikeria eta bidegabekeria iruditu zaion. Falangearen martxa EAEko Auzitegi Nagusiak baimendu zuen -ezker abertzalearen ordezkariak, Ibarretxe, Ares eta Lopez epaituko dituen tribunal bera-, baina erabakia ulergaitza izan zen euskal herritar gehienentzat.

Poliziak komunikabideak erabili ditu «froga» hauek aurkezteko -inkomunikazioa norabide bakarrean erabiltzen da halako kasuetan, akusatuaren kaltetan, alegia-. Ondoren, betiko aditzak etorri ohi dira: «asmoa zuten», «antolatzen ari ziren»... atxiloketa hauek,ostera, polizia bezain zaharra den gidoiari erantzuten diote.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo