GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gorka Betolaza gasteiztarra Madrilen esku uztea erabaki du Pauek

GARA |

Paueko auzitegiak Gorka Betolaza gasteiztarra Madrilen esku uztea erabaki du, Estatu espainolak gaztearen aurka bideratutako euroagindua ontzat eman ondoren. Egun berean, atzo, joan den as- tean atxilotu zuten Borxa Urberuaga gernikarraren aurkako euroagindua aztertu zuen Pauek, baina oraindik ez du erabakirik hartu.

Pauek «Jarrai-Haika-Segi auzia» dela-eta jasotako sei urteko espetxe zigorra betetzeko utziko du Estatu espainolaren esku Gorka Betolaza. Gogoratu behar denez, Auzitegi Goren espainolak sei urteko espetxe zigorra ezarri zien urtarrilean aipatu kasuan auzipetutako hogei gazte baino gehiagori. Betolaza, igaro den irailaren 24an atxilotu zuen Polizia frantsesak Nafarroa Behereko Ortzaize herrian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo