GARA > Idatzia > Euskal Herria

IRUÑEA

Hiru lagun zauritu dira furgonetarekin hormigoizko bi mugarri jo ondotik

Hiru pertsona zauritu dira, horietako bat larriki, furgoneta batek hormigoizko bi zedarriren kontra talka egin eta gero. Iruñeko Antso Indartsuaren etorbidean izan zen istripua, atzo goizeko bederatziak hogei gutxitan, Udalak azaldu duenez. Lerro bikoitzean aparkatutako auto bat saihesteko zakarki ezkerrera egin, eta ibilgailua irauli egin zen. Ondorioz, gidariak zauri larriak izan zituen aurpegian eta errepidea gurutzatzeko zain zeuden bi neska gazte arin zauritu ziren, mugitutako piloteek jo baitzituzten. Batek hanka batean eta buruan zuen mina; bertzeak, hanka batean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo