Nagore aranzabal Amarako hainbat bizilagunen izenean
Egoi askatu! Torturarik ez!
Herenegun goizaldean polizia indar arrotzek Egoi Alberdi Casanova auzoko gaztea atxilotu ziguten. Gauez, ezkutuan eta armaturik, berriro ere auzotarroi izua gorputzean zabalduz.
Egoi, txikitatik auzoan murgildurik, beti lanerako gogoz eta ilusioz beterik. Auzoko futbol taldean gora eta behera, jai herrikoien aldeko aldarrian buru-belarri, gazte mugimenduaren alde lan eta lan, aisialdi taldean parte hartuz. Hau guztia nonbait ez zaie gustatzen batzuei, eta gure artetik kendu digute. Momentu hauetan Egoi inkomunikaturik dago, eta honek suposa dezakeen tortura arriskua hor dago.
Lerro hauen bidez Amara Kirol Elkartea, Mamur Aisialdi Taldea, Gazte Asanblada, Amarako ezker abertzalea, Maribel lurrin denda, Pedro Irastorza harategia, BBA informatika, Donosti-Berri Elkartea, Esnaola taberna eta Amarako Jai Batzordeak salaketa egin nahi dugu eta Egoiren berehalako askatasuna eskatu.