GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ibarretxe: «Alderdien Legearen erabilera okerra ikusten ari gara»

Bera eta beste zazpi ordezkari politikoren aurka ireki den epaiketa Alderdien Legearen ondorioa dela nabarmendu du Juan Jose Ibarretxek CNN Ameriketako Estatu Batuetako telebista kateari emandako elkarrizketa batean. Bere ustez, Batasunaren aurkako lege hori «txarra» da. «Gainera, orain, Alderdien Legearen erabilera okerra ikusten ari gara», erantsi zuen.

p020_f01.jpg

GARA |

Euskal Herrira itzuli da Juan Jose Ibarretxe Mexikotik bira ofiziala egin ondoren. Hain zuzen ere, Mexikon ezagutu du lehendakariak bilera politikoak egiteagatik Bilbon epaituko dutela Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSEko ordezkariekin eta Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena eta Olatz Dañobeitia ezker abertzaleko kideekin. CNN telebista kateari emandako elkarrizketa batean zera esan zuen Ibarretxe berak epaiketa horretaz: «Tragikoa ez balitz, barre egitekoa litzateke, baina ez da barre egitekoa, tragikoa baizik».

Ezker abertzaletik azken egunetan nabarmendu denez, gertatutakoa Batasunaren aurka asmatu eta indarrean jarritako Alderdien Legearen ondorioa da. Uste bera agertu zuen atzo Ibarretxek CNNri emandako elkarrizketan: «Alderdien Legea tresna txarra da eta, gainera, orain, lege horren erabilera okerra ikusten ari gara».

Horiek horrela, alderdi «guztiekin» hitz egiten jarraitzeko asmoa duela berretsi du Lakuako gobernuburuak. CNNri esan dionez, «lehendakari gisa dudan funtzioa ez nuke beteko hori egingo ez banu».

Epaiketaren funtsari dagokionez, «erokeriatzat» hartu du Ibarretxek. Izan ere, nabarmendu duenez, «politika egiteagatik» baino ez dituzte epaituko.

Horrenbestez, «bakea bilatzeagatik eta akordio politikoak bilatzeagatik» presidente bat nola auzipetu dezaketen galdetu du Juan Jose Ibarretxek CNN telebista kateak zabalduko duen elkarrizketan.

Konstituzioaren bermea

Alderdi Politikoen Legearen aurka egin badu ere, bere ekinbidea Konstituzio espainolak bermatzen duela argudiatu du aldi berean lehendakariak. Bere hitzetan, «eskubide konstituzionala da hitz egitearena» eta horregatik ez du etsiko.

«Lehendakari batek herriaren alderdi eta sentsibilitate politiko guzti-guztiekin hitz egin behar du, eta Batasuna horietako bat da», gogora ekarri du Juan Jose Ibarretxek.

Etorkizunari begira, epaiketa egin egingo dela ziurtzat eman du Lakuako gobernuburuak, baina zigorrik ez dela izango espero duela ere argi utzi du. Hala ere, dagoeneko gertatu den guztia «oso serioa» dela nabarmendu nahi izan du.

EAko Antolakuntza idazkari Rafa Larreinak ere bere egin zituen atzo Ibarretxeren arrazoiak. Radio Nacional de España irratiak egin zion elkarrizketa batean hurrengoa adierazi zuen: «Hitz egitea ezin da inoiz delitu izan demokrazia batean».

Horrez gain, auziperatutako Batasuneko kide denek «eskubide zibilak aitortuta» zituztela gogoratu du EAko buruak. Hori dela eta, Larreinarentzat «ezinezkoa da zuzenbide ikuspuntu batetik auzipetuak zigortzea, are gehiago bilerak egitea delitu ez dela esaten duten Espainiako Entzutegi Gorenaren adierazpenak daudenean». Larreinak salatu duenez baina, «norbait argazki horren bila zebilen».

EA prevé que si hay resistencia «Europa saldrá en nuestra defensa»

El secretario de Organización de EA, Rafa Larreina, emplazó ayer a impulsar la resistencia cívica en Euskal Herria frente a iniciativas como el juicio contra el diálogo político. Aseguró que si se actúa así «Europa saldrá en nuestra defensa».

En una entrevista a RNE, Larreina resaltó que si Madrid se niega a un pacto con el lehendakari «la única vía que queda en democracia y que es una vía admitida en el marco europeo en el que nos movemos es la resistencia cívica para hacer valer los principios democráticos y la voluntad de la ciudadanía».

El PP sale al paso ya de la posibilidad de movilizaciones contra el juicio. Leopoldo Barreda pidió que se renuncie a «exhibiciones con tufo profundamente fascistoide». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo