GARA > Idatzia > Ikusmira

Puerto III kartzelako egoera mendeku-politikaren beste adibide bat da

Euskal preso politikoen aurkako jazarpena eta bortizkeria eguneroko ogia dira. Isolamenduak eta muturreko bizi baldintzek presoen eta beraietako bakoitzak ordezkatzen duen kolektiboaren suntsipena dute helburu. Gobernariek zuzenbide- estatuaren aplikazioa baino ez dela esaten dute, baina aplikatzen dutena etsai-zuzenbidea da.

Historikoki, aldagai desberdinekin, Gobernu espainiar eta frantziar guztiek mendeku-politika berbera aplikatu dute. Politika horren ondorioz, garai desberdinetan kartzela desberdinak estatu bortxaren eta, aldi berean, bortxa horren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu dira: Carabanchel, Salto del Negro, Puerto, Fresnes,... zerrenda amaiezina da. Izen horietako bakoitzaren atzean, halaber, preso zeuden eta dauden ehunka euskal herritarren izenak ere azaltzen dira. Azkena, gaur arte, Iñaki Bilbao da.

Euskal presoei izaera politikoa ukatzen diete batzuek eta besteek. Baina euskal preso politikoek jasaten duten tratua ulertezina da, preso horien izaera politikoa onartzen ez bada. Hori da analisi zintzoen derrigorrezko abiapuntua. Horren ukaziotik abiatzen diren diskurtsoek benetako egoera mozorrotzea bilatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo