GARA > Idatzia > Osasuna

Sevillako garaipena dastatzen

Oreka bai zelaian bai irakurketak egiteko orduan

Valladoliden eta Betisen aurkako partidak gogoan, taldearen jokoa guztiz aldatu dela onartu du Puñalek

p038_f01_111x111.jpg

GARA | IRUÑEA

Futbolean sarritan erabiltzen den topikoa da. «Ez ginen hain txarrak eta ez gara hain onak». Topikoa, bai, baina topiko askorekin gertatzen den bezala, badu bere funtsa. Oraingoan, futbolean eta futbolaren inguruan mugitzen direnek mutur batetik bestera joateko duten erraztasunean du iturburua topikoak.

Batzuetan, mugimendu hori halabeharraren ondorio bada ere, beste batzuetan, taldeek eskaintzen dutenaren ondorio da. Eta hiru egunetan «egunetik gauera izaten den pareko aldaketa» izan duen taldeak -Osasunak, adibidez- erraz eragin dezake horrelako erreakzioa.

Gorritxoek ere horrela onartu dute. «Denok dakigu zer daukagun esku artean, hau luzea dela eta une txarrak eta une onak egongo direla -esan zuen atzo Patxi Puñalek-. Horregatik, ezin gara harrotu une onenetan, gauzak gaizki daudenean burua makurtzerik ez dugun bezala». Jokalari nafarrak, halere, Osasunak aste honetan eskainitako irudi ezberdinek sentsazio guztiz kontrajarriak sor ditzaketela onartu zuen, taldearen jokoa izugarri aldatu baita hiru eguneko epean.

Gakoa «oreka» lortzea da, bai taldearen jokoari dagokionez, baita geroko irakurketei eta hainbesteko garrantzia duten gogo-aldarteei dagokienez ere. «Oreka bilatu behar dugu -nabarmendu zuen Puñalek-. Ez dugu Valladoliden aurka bezelako partidak jokatzerik. Partida onak egin behar ditugu. Gero irabazi edo galdu egingo dugu, baina, behintzat, ondo jokatu eta lehiatu beharra dugu». Erdilariaren ustean, «Barcelona, Levante eta Villarrealen aurkako partiden ondoren, larregi erlaxatu ginen, eta argi geratu da azeleragailua zapaltzeari uzten diozun momentuan, edonork irabaz diezazukeela».

Aldaketa ugari

Asteazkenean garbi geratu zen edonork eskura dezakeela lekua hamaikakoan. Titulartasuna galdu ez zutenen artean, Puñal bera dago. Postua ez galtzeagatik «poz-pozik» zegoela onartu zuen, baina baita aukera gutxiago izan dituzten jokalariek asteazkenoekoa aprobetxatu zutelako ere. «Garrantzitsua izan zen batzuentzat: Dady, Vela... Hori bai, batez ere Margairaz nabarmenduko nuke. Denok nahi genuen berak partida ona egitea. Jokalari ona da, eta taldearentzat garrantzitsua dela ohartzea nahi genuen», adierazi zuen.

Atzoko ohiko errekuperazio lanaren ostean, gaur 10.00etan Osasunak Tajonarren egingo duen saioan ikus daiteke Zigandak asteazkeneko taldean konfiantza mantenduko duen.

Jugar con el segundo equipo «no fue un paso atrás»

César Azpilikueta protagonizó una de las numerosas novedades de Osasuna en el Ruiz de Lopera. En una situación, además, especialmente significativa, teniendo en cuenta que el joven iruindarra había actuado con el segundo equipo en las últimas jornadas. Algo así como un paso atrás para coger carrerilla.

O para no perder la forma, como destacaba ayer el propio jugador. «Me faltaban minutos y me vino muy bien bajar al Promesas -aseguró Azpilikueta, que no había jugado con el primer equipo desde la jornada inaugural ante el Athletic-. No fue un paso atrás. De hecho, tengo ficha del Promesas y haber jugado con ellos me ha permitido coger el ritmo de competición que me faltaba y poder estar al mismo nivel que el resto de mis compañeros», subrayó.

El navarro, especialmente feliz al saldar su regreso al primer equipo con titularidad y victoria contundente, destacó asimismo la escasa importancia de la edad, por exceso o, en este caso, por defecto, en el rendimiento de Osasuna. «Éramos gente con pocos minutos y muchas ganas de demostrarle al Cuco que hay 25 jugadores en esta plantilla y que puede contar con nosotros. Ante el Betis había mucha gente joven en el equipo, gente con muchísima ilusión -insistió Azpilikueta-. Pero los veteranos también están en el mismo barco. En el vestuario tenemos gente que va desde los 18 años hasta los 35 de Ricardo y no miramos las edades de cada uno, sino que todos defendemos el mismo escudo y que todos trabajamos para ponérselo difícil al entrenador», concluyó.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo