GARA > Idatzia > Gutunak

IMA ELEXPURU EMUN Kooperatiba Elkarteko lehendakaria

Eskerrik asko Emun Kooperatibakoen partez

Emun lana euskalduntzeko kooperatibak 10 urte bete dituela-eta, «10 urte...11 egun hartu eta Emun» lemapean hainbat ekimen garatu ditugu gure eta, oro har, euskarak esparru sozioekonomikoan izan duen ibilbidea ezagutarazteko, eta bide batez, lan mundua euskalduntzearen garrantzia gizarteratzeko.

Arantzazun antolatutako «Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa» izeneko jardunaldi teknikoak (220 partaide) eta Arrasaten egindako «Ospakizun ekitaldia»k (700 partaidetik gora) erantzun bikaina izan dute.

Genituen helburuak maila handi batean lortu ditugu eta, lerro hauen bidez, modu batera edo bestera, 10. urteurreneko ekimenetan parte hartu duzuen guztioi, babesleei -Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arrasateko Udala, Fagor, Euskadiko Kutxa, Eroski eta Ulma-, instituzioetako, arlo sozioekonomiko zein euskalgintzako ordezkariei, ekitaldietara etorritakoei, zuen enpresa eta erakundean euskara plana bultzatzen ari zaretenoi, komunikabideei... gure eskerrik zintzoena eman nahi dizuegu.

10. urteurrenarekin hauspoa bete dugu eta, aurrerantzean ere, bidea elkarrekin egiten jarraitu nahi dugunez, «hartu eta Emun» jarraituko dugu.

Oharra: «Emun: 10 urte lana euskalduntzen» izeneko DVD eta liburuxka dohain eskuratzeko deitu Emunera (943-711847).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo