Hurrengo legealdian Rojok Senatuko buru izaten segitzea eskatu du PSEk
GARA |
Aurretik iragarri zen bezala, Senaturako zerrendetan PSEko Arabako lehen postuari eutsiko dio Javier Rojok. Baina bere alderdikideek, honetaz gain, hurrengo legealdian ganbara horretako presidente izaten jarrai dezala eskatu diote PSOEri.
PSEko iturriek atzo nabarmendu zutenez, lan oparoa egin du Rojok: «Tentsio eta arazo larririk eragin gabe jardun du, eta Ganbara adostasun eta batasun handiz kudeatzen jakin izan du».
Bere lorpenen artean, legealdi honetan estreinakoz autonomia ezberdinetako presidenteen arteko bilkurak egin izana aipatu du PSEk.
Honengatik guztiarengatik, bai eta «euskal sozialismoa ederki ordezkatu duelako» ere, Javier Rojok presidente izaten segitzearen aldeko apustua egin du PSEk.