GARA > Idatzia > Euskal Herria

Nuin izan liteke IU-NEBeko buru eta Erroren tokia hartu bi aste barru

GARA |

Azkeneko hiru urteotan Nafarroako Ezker Batua (IU-NEB) alderdiko buru izan da Ion Erro, baina ardura hori utzi egingo duela iragarri zuen atzo. Bi aste barru egin beharreko biltzar orokorrean hautagaitzarik ez duela aurkeztuko jakinarazi du, etapa berri baten atarian gaudela ikusten baitu, eta horri zuzendaritza berri batek eman behar diola bultzada ondorioztatu du

Bere tokia azkeneko lau urteetan Nafarroako Legebiltzarreko eledun izan den Jose Miguel Nuinek hartuko du itxura denez. Nuin egun ez da legebiltzarkidea, bai ordea Ion Erro; kargu honi eutsi egingo dio Errok.

Bere hitzetan, UPNk botereari eutsi izanak «tsunami politikoa» eragin du Nafarroan eta «Ezker Batua birsortzea» eskatzen du, besteak beste; honetarako, «gihar berria» nahitaezkoa dela erantsi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo