Hainbat ekitaldi Lea-Artibai ikastetxeko 50. urtemuga betetzen den honetan
GARA |
Lea-Artibai parrokia eskola laborala sortu zenetik 50 urte beteko dira aurten, eta Lea- Artibai ikastetxea hezkuntza zentroa eskola laboraletik sortu zen orain dela 31 urte (1976). Urtemuga hori ospatzeko, azaroaren 17an, gaur hain zuzen, goizeko 11.00etan ekitaldi berezia antolatu dute Markina-Xemeingo Esperantza Eraikineko enpresa are- toan.
Ordu horretan, harrera eta ongi etorria izango da, Javier Erdozia, MCCko idazkari nagusi ohia, Jose Luis Olasolo, Lea-Artibai ikastetxeko lehendakaria eta eskolako lehenengo promozioko ikaslea eta Ibai Muñiz, Lea-Artibai ikastetxeko ikasle ohia eta Historian lizentziatuaren eskutik. ``Lea-Artibai eskolatik eskualdera'' liburuaren aurkezpena egingo du Muñizek.
11.45ean omenaldia egingo diote eskolako lehenengo promozioari Lea-Artibaiko kanpusean. Haritz bat landatuko dute eskola zaharra zegoen lekuan, bertsolariek girotuta; eta handik eta ordu erdira, luntxa izango da.
Antolatzaileen esanetan, argazki zaharren erakusketa izango da; gainera, bertaratzen direnek liburuaren ale bat izango dute eskuragarri. Antolakuntza lanetan gaur egungo langile eta ikasleez gain, langile-ohi eta ikasle-ohiak ere ibili dira. Elizpeko hezkuntza zentro bezala hasi zen eskola hau, eta gero kooperatiba independiente bi- hurtu zen, irabazi-asmorik gabea, 1976 urtean, MCCren babesean.
Hezkuntza akordioa
Gaur egun, bertan lan egiten duten ikerlari eta teknikariek nazioarteko proiektu teknologikoak garatzen dituzte bertako instalazioetan eta laborategietan. Ingalaterrako London Metropolitan University-rekin hezkuntza akordioa dauka Lea-Artibai ikastetxeak.
Lea Artibai ikastetxea eskola teknikoa da. Webgunean agertzen den moduan, bere zeregina atal ezberdinetara hedatzen da, hala nola, ikasketa teknikoak eta unibertsitate mailakoak eskaintzen ditu, profesionalen ezagutzak eguneratzeaz eta lanbide ezberdinetarako langileak prestatzeaz arduratzen da, eta bide batez, enpresa berrien ga- rapena bultzatzen du.
Ikastetxeak Batxilergoa eskaintzen du, zehazki, Batxilergo Teknologikoa; Batxilergo Zientifikoa; Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa; eta Prestakuntza zikloetara bideratutako Batxilergoa.