GARA > Idatzia > Errugbia

Heineken Kopa

Biarritzek alferrik galdu ezin duen aukera izango du Agileran

Lapurtarrek Saracens talde ingelesa hartuko dute, eta garaipena behar dute, amaieran ezusteren bat izan eta kanpoan geratu nahi ez baldin badute

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Heineken Kopako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Biarritzek Saracens talde ingelesa hartuko du gaur, Agilerako estadioan, 16.30ean hasiko den norgehiagokan.

Biarritzek zalantzaz beteriko hasiera izan du. Ligan, partida bat berdindu egin du, eta bestea irabazi; baina bietan, mailari eusteko borrokan ibili beharra omen duten bi talde izan ditu aurrez aurre. Europan, berriz, irabazi egin zuen pasa den igandean, Italian.; baina han ere, multzoko talderik ahulena zuen aurkari, eta itxura onegia eman gabe lortu zuen garaipena.

Gaurkoan Saracens taldea da Aguileran bisitari izango dena. Ekipo ona eta indartsua da, baina pasan den igandean Glasgow mendean hartzeko uste baino askoz ere arazo gehiago izan zituzten eta horrek itxaropena piztu du.

Lapurtarrek ere noizbait esnatu beharko dute, eta gaurkoa izan daiteke horretarako egun aproposa. Irabaztea, ia derrigorrezkoa da euskaldunentzat, bestela asko zailduko baitzaie multzoko lehen postua. Ez da ahaztu behar multzoko onena sailkatzen dela final laurdenetara, eta bigarren geratzen direnen arteko bi onenak. Beraz, zalantzarik ez izateko, multzoko buru geratzea da onena eta, horretarako, irabazi egin behar da.

Jokalariei begira jarrita, BeTsen, Thierry eta Cabannes dira jokatzeko moduan ez dauden hiru jokalariak, min hartuta baitaude, eta ez da dute jokatzeko modurik izango.

Azken orduko aldaketarik ezean, honako hau izango da lapurtarren hamabostekoa: Balan, Nirot, Lecouls, Thion, Couzinet, Creevy, Harinordoki, Vahofolau, Yachvili, Peirelongue, Bidabe, Traille, Willemse eta Brusque. Aulkian, berriz, Coetzee, Carizza, Cronje, Malonga, Dupuy eta Masi egongo dira.

Saracensi dagokionean, hau izango da hamabostekoa: Heugthon, Penney, Sorrele, Farrele, Ratuvau, Jackson, De Kock, Lloyd, Caims, Johnston, Ryder, Vyvyan, Kesney, Hill eta Skirving. Aulkian, berriz, Ongero, Mercuy, Gustard, Seymaw, Rualin, Ros eta Trower. Epailea, berriz, Malcolm Chamfley eskoziarra izango da. Partida, Frantziako telebistako bigarren kateak zuzenean eskainiko du.

Aviron

European Challenge kopan, aldiz, Avironek 20.45etatik aurrera jokatuko du Montpellierren. Zuri-urdinek denboraldi hasiera bikaina egin dute. Ligako bi partidak irabazita daude eta sailkepenako buru dira. Europan ere, lehen jardunaldian garaipena lortu zuten, baita puntu gehigarria ere, eta indarrez gainezka dabiltza.

Hala ere, talderik gehienentzat Europako lehiaketa horrek ez dauka aparteko garrantziarik eta minuturik gutxien jokatzen duten jokalariei aukera emateko baliatzen dute talde indartsuenek; izan ere, baionarrek ere halaxe egiten dute.

Pasa den ostiralean bezalaxe, artean titular izan ez direnek jokatuko dute gaur Montpellierren, garaipena bereganatzeko prest; eta ligako hurrengo partidarako entrenatzaileari gauzak zailago jartzeko ere, prest daude jokalariak.

Hamabostekoak erabakita daude, eta honako hau izango da lapurtarrena. Peyras, Iñigo, Hegarti, Garbajosa, Ternisien, Vermis, Salle, Canne, Lifonel, Roumieu, Lopresti, Springgay, Bergez, Bernard, Massabeau eta Hare. Biarritzen partida bezalaxe, hau ere telebistaz ikusi ahal izango da, baina neurketa hau Frantziako Eurosport kateak eskainiko du.

ASB Baionako taldeko neskek Limoges taldea hartuko dute Jean Daugurren

Emakumezkoen lehen mailan, partida izango du ASB Baionako taldeak. Neurketa garrantzitsua izango dute, Limoges ere talde indartsua baita. Norgehiagoka bihar jokatuko da, Jean Dauguer zelaian 15.00etatik aurrera.

Lapurtarrak sailkapeneko lehen postuan daude, eta hantxe jarraitu nahi dute jardunaldi honen amaieran, Horretarako, bihar irabazi behar dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo