GARA > Idatzia > Ikusmira

Inkomunikazioaren, torturaren, aurkako pausoa

Atxilotuei ezartzen zaien inkomunikazio egoera tortura eta torturatzailearen zigorgabetasuna errazten dituen lehen baldintza da. Horrela ulertzen du Gasteizko Legebiltzarrak ere, horregatik onartu zuen atzo Gorte espainolei atxilotuei inkomunikazioa ezartzeari utz diezaiotela eskatzeko lege-ekimena Aralarren, Ezker Abertzalearen, EAJren, EAren eta EBren bozekin.

Zalantzarik gabe, aurrerapauso garrantzitsua da atzo onartutako ekimena, ez baita nahikoa estatu demokratiko batean eskubideak errespetatzen direla esatea, are gutxiago hitzetik hortzera kontrakoa erakusten duten zantzu nabarmenak entzun eta ikusten direnean.

Bilkurak alde negatiborik ere izan zuen, hala nola, ekimenaren kontra bozkatu zuten taldeen (PSE eta PP) azalpenak, inkomunikazio neurriak egoera politikoari lotuta... atxilotuak torturatzea zenbait egoeratan onartzeko modukoa balitz bezala. Eta, bestetik, aretoko absentzia ugari eta esanguratsuak. Giza eskubideei lotutako gai hori eztabaidatzeari ematen dioten garrantziaren erakusgarri ote? Hala bada, urratutako eskubideak norenak diren, garrantzia gehiago ala gutxiago merezi dutela eman lezake. Azkenik, tortura desagerrarazteko ezinbestekoa den pauso hori, ezin da inola ere atzoko bilkuran edo Madrilgo Gorteetako aurkezpen hutsean gelditu. Asmoetatik harago joan behar da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo