Bertolt Brecht-en «Kaukasiar kreazko borobila» obraren antzezlana, Baigorrin
Théâtre de Chimères-ek eta Pok-ek elkarlanean ekoitzitako Bertolt Brecht-en «Kaukasiar kreazko borobila» lana, Itxaro Bordak euskaratua da eta Donostia saria irabazitakoa. 1944.urtean Bertold Brechtek idatzitako lan honetako kontakizuna Kaukason gertatzen da. Jean Marie Broucaret antzezlanaren zuzendariaren arabera, «Lurraren jabetzaren problematika da obra honek aurkezten duen gaia, eta gaur egun hainbat tokitan dagoen arazoa da hau». Antolatzaileak Scène de Pays BaixeNafarroa/Garazikus dira.