GARA > Idatzia > Non Zer

Leioako Udalak Maitasun gutunen IX. lehiaketa antolatu du

Gutuna literatur generoa da berez. Sentimenduak komunikatzea sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Leioako Udalak «Maitasun gutunen IX. lehiaketa» antolatu du. Parte hartzaileek nahi beste gutun aurkeztu ahal izango dituzte, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Gutun bakoitzak gehienez bi orri izan ditzake, alde bakarretik idatzita. 250 eta 125 euroko sariak banatuko dira. Informazio gehiago: Kultur Leioan edo www.kulturleioa.com

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo