GARA > Idatzia > Gutunak

Teresa Infante UNICEF-Euskal Herriko Batzordeko presidentea

UNICEFen erantzuna

Egunkari honetan igaro zen azaroaren 21ean argitaratutako Aitor Sarasuaren gutunari erantzun gisa, UNICEF-Euskal Herriko Batzordetik gerra edota hondamendi naturalak gertatzen direnean nazioarteko adopzioa erabat onartezina dela argitu nahi dugu. Bide guztiak agortu gabe, ezin da onetsi egoera hauetan dauden haurrek ez dutela ez guraso ezta senitarterik ere bizirik. Beste era batez esanda, ezin da ontzat eman larrialdi egoeretan beraien familiengandik bananduak izan diren haurrak umezurtzak direla. Beraien guraso, senitarte, edota zaintzaile helduak non dauden edo zer gertatu zaien ezagutu arte, bilaketak gutxienez bi urtez jarraitu beharko luke. UNICEFen ustez, haurra bere familiarekin batzeko ahalegin guztiak porrot egin ondoren, haurraren jatorrizko erkidego edo herrialdeko zaintzaile «potentzialak» aurkitzeari ekin beharko litzaioke. Nazioarteko adopzioa soilik azken errekurtsotzat hartu behar izango genuke. Hauxe da haurrekin lan egiten dugun nazioarteko erakundeen jarrera, UNICEFen kasuan emaitzak lortuz eta eraginkortasun handiz lan eginez, gure 60 urtetako esperientziak bermatzen duenez.

Adoptatu nahi duten pertsonek asmo onak badituzte ere, nazioarteko adopzioetan gertatu diren abusuak hor daude, tamalez, eta horregatik UNICEFek bai Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean, bai Nazioarteko Adopzioei buruzko Hagako (La Haya) Hitzarmenean bildutakoa bete dadila eskatzen du. Nazioarteko adopzioak haurrak beren jatorrizko lurraldeetatik deserriratzea dakar berekin, eta batzuetan ez da egiten haurren interes gorena aintzat hartuz, bereziki haietaz arduratzeko senitarte edota erkidegoko kideak egonez gero. Bizimodu zein egoera ekonomiko hobea eskaintzea ezin da inoiz haurra bere familia zein erkidegotik banantzeko justifikazio gisa erabilia izan

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo