GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bigarrenean lortuko duelakoan Oinez antolatzeari ekin dio Jasok

Dagoeneko, Iruñeko Jaso Ikastola 2008ko Nafarroa Oinez antolatzen ari da buru-belarri, eta atzo jaialdiaren aurkezpen ofiziala egin zuen. Jaso Ikastola Kooperatibako presidente Josu Zuazuk 1999ko Nafarroa Oinezean euriak «jaialdian ipinitako itxaropenak zapuztu» zituela oroitarazi, eta orain «partidaren bigarren zatia» jokatzeko irrikan daudela adierazi zuen.

p024_f01_148x108.jpg

Asier VELEZ DE MENDIZABAL |

Urtero bezala, Nafarroa Oinez eguna bukatu bezain laster, hurrengo urteko jaialdia antolatzea dagokion ikastola ekitaldiaren prestakuntzan murgiltzen da. Aurten, Bianan ospaturiko jaialdia amaitu ostean, Iruñeko Jaso Ikastolak hartu du lekukoa. Atzo, ikastolako zuzendariak eta presidenteak 2008ko urriaren 19an ospatuko den Nafarroa Oinez jaialdiaren 28. edizioa aurkeztu zuten.

Jaso Ikastola Kooperatibako presidente Josu Zuazuk, gogorarazi zuen zentroak 1999eko Nafarroa Oinez antolatu zuenean, eguraldi txarrak jaialdian jarritako ilusio eta itxaropen guztiak «zapuztu» zituela; izan ere, hasiera batean aurreikusitakoa baino pertsona gutxiago bildu ziren. «Jaialdian bildutako diruarekin 1998ean Mendebaldea auzoan eraiki genuen eraikina nolabait ordaintzea espero genuen, baina euriarengatik aurreikusitakoa baino euskaltzale gutxiago bildu ziren. Horregatik, eraikin berria ordaintzeko zorretan gaude, eta egun, oraindik ezin izan dugu eraikuntza erabat ordaindu. Datorren urteko Nafarroa Oinezean, partida horren bigarren zatia jokatzea eta irabaztea espero dugu», adierazi zuen ikastolako presidenteak.

Horretaz gainera, Zuazuk jakinarazi zuen azken zortzi urteotan ikastolan beste bi eraberritze lan egin behar izan dituztela: alde batetik, ikastolaren ondoan dagoen eremu batean erabilpen anitzeko gela eraiki dute, bertan zenbait jarduera aurrera eramaten dira; eta bestetik, ikastolako patioaren zati handiena estali ahal izan dute. «Azken urte hauetan Jaso Ikastolak bilakaera handia izan du, eta horrexegatik, orain dela zortzi urte euriak zapuztu zigun ilusioa berreskuratzeko unea dela uste dugu», gaineratu zuen Jaso ikastolako presidenteak atzoko agerraldian.

«Atera ezazu mihia»

Iruñean ospatuko den Nafarroa Oinezen leloa «Atera ezazu mihia» izango da, eta nolabait, mihia ateratzean, euskara kalera atera eta euskaraz mintzatzearen beharra igorri nahi du.

Bestalde, ikastolako zuzendari Unai Arellanok adierazi zuen Nafarroa Oinez jaialdiak «euskara gizarteratzeko eta euskaraz bizitzeko» deialdia egiten duela, eta ekitaldia, Jasok azken urteetan egin duen lanaren «erakusleihoa» izatea espero duela.

Honekin guztiarekin batera, ikastolako zuzendari gazteak festak duen «helburu pedagogikoaren garrantzia» nabarmendu nahi izan zuen, eta datorren urteko jaialdian «gizartean dauden arazoen inguruan» lan sakona egingo dela iragarri zuen. Besteak beste, ingurugiroa, droga menpekotasuna, elkartasuna eta euskararen erabilera bera hizpide dutela aurreratu zuen, osagai hauek Nafarroa Oinez jaiaren inguruan daude eta.

Hurrengo ekitaldia azaroaren 28an izanen da: Barañaingo Auditorioan aurtengo jantziak aurkeztuko dituzte, aski ezagunak diren futbolari eta pilotarien laguntzarekin.

 

Erentzun dice que la fiesta de Viana superó todas las previsiones

Unos terminan y otros comienzan. Para el presidente de la ikastola Erentzun de Viana ayer era un día para hacer balance de lo acontecido en el vigesimoséptima edición del Nafarroa Oinez, celebrado el pasado 21 de octubre en esta localidad.

Ventura González hizo una valoración «muy positiva» de lo acontecido en fiesta. Subrayó que finalmente la afluencia de público fue «mucho mayor» de la que preveían en un principio. «No hubo ningún problema, y fue un día espectacular, dado que la climatología acompañó e hizo posible que asisitierá más gente de la que esperábamos», afirmó.

El presidente de la ikastola finalizó su intervención deseando «mucha suerte» a la ikastola Jaso de Iruñea para la nueva edición.

A.V.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo