Ipar euskal herria
Abeltzainek zuzenean salduko dute esnea Nafarrora
Hilabete batzuen buruan Ipar Euskal Herriko hainbat abeltzainek aurreratutako egitasmoak gauzatu dira CLPB kooperatibaren sorrerarekin. Hemendik aurrera, behi esnearen ekoizpenean diharduten nekazariek esnea zuzenean saltzeko aukera izango dute. Christian Harluxet abeltzainak adierazi duenez, batez ere Nafarroko enpresei salduko diete esnea. Danone bezalako enpresek 338 euro ordaintzen zieten tonako eta beren lanaren etekinak esnegintzako industriak soilik profitatzen zituztela kexu ziren. Orain, 30 eta 35 euro tarte irabazi garbi gehiago eskuratuko dituzte tonako.