GARA > Idatzia > Errugbia

Gaurkoa

Biarritzek orain arte egin duena baino gehiago egin beharko du Tolosaren aurka

J.L. | BAIONA

Biarritzen benetako maila nolakoa den ikusteko parada ederra izango dute gaur zaleek, 15.00etatik aurrera Stade Toulosainen aurka neurtuko baita Agilera estadioan.

Ligako talderik indartsuenetakoa dator gaur Biarritzera. Etxekoak ere, uste horretan dira, baina orain arte erakutsi dutena baino zerbait gehiago erakutsi beharko dute. Ligako bi partidetatik bat irabazi eta bestea berdindu egin dituzte, baina emandako itxura nahiko eskasa izan da. Aurrean, gainera, mailari eusteko borrokan ilbili behar duten taldeak izan ditu.

Europan, emaitzak onak izan dira, bi partidak irabazi egin dituelako, baina asko kostata lortu ditu garaipen horiek, eta neurketa horietako bat, gainera, talde apal baten aurka izan da.

Azken urte hauetan Birritzek entseguak egiteko erraztasun handia izan du, baita iaz ere, nahiz eta denb oraldi ona ez egin, baina aurten, oraingoz bi besterik ez ditu egin lau partidetan, eta Yachviliren jaurtiketek atera dute taldea aurrera.

Jokalariei dagokionean, Traille eta Willemse jokatzeko moduan izango dira, eta lehen aldiz arituko da Nwgonya estatu batuarra. Tolosak, hiru baja izango ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo