Bertutearen gainetik, lan zikinak eman die garaipena bilbotarrei
La Casillara itzulera gozoa izan du Iurbentia Bilbao Basketek, 77-64 nagusitu baitzaio ViveMenorcari. Huertas eta Banic izan dira saskiratzaile nagusiak, baina defentsa ona eta errebotea izan dira gakoak
BILBAO BASKET 77
VIVEMENORCA 64
Arnaitz GORRITI | BILBO
Uste den bezala, Iurbentia Bilbao Basketek gotorleku aparta du La Casillan. Orain arte jokatu lau neurketak irabazi ditu Txus Vidorretak zuzentzen duen taldeak. Atzo eguerdian ere, pronostikoak bete-betean asmatu zuen: 77-64 garaitu zuen talde bilbotarrak Ricard Casasen ViveMenorca. Huertas eta Banic izan ziren saskiratzaile nagusienak, 17 eta 15 punturekin, hurrenez hurren; baina, bestelako bertuteen gainetik-defentsa eta errebotea-, «lan zikina» esaten zaion horri esker lortu zuten bizkaitarrek seigarren garaipena.
Ez zen oso neurketa ona izan atzokoa, ezta gutxiago ere. Estatistikek diotena baino askoz baloi gehiago galdu zituzten talde biek, eta bakarrik egindako jaurtiketa ugari huts egin ere bai. Hala ere, partidaren eta emaitzaren kontrola bilbotarren esku egon zen uneoro. Atzean Menorcakoen erasoak nahiko ondo lotzen ziren eta aurrean, aldiz, Huertasek ekimena eman zion Bilbao Basketi.
Falta teknikoa Rancik-i
41-31 amaitu zen lehenengo erdia, Huertasek bakarrik ez, Lewisek ere bolada on bat harrapatu baitzuen azken aldera. Recker eta Salgadoren hiruko saskiratzeei esker, neurketako abantaila handiena lortu zuen etxeko taldeak: 51-36. Partida irabazita zegoela zirudien.
Alabaina, Ricard Casasenak ez zeuden etsitzeko. Bazdaric, Varda eta Stojicek erasoan ardura hartu zuten eta 3-10eko partziala lortu zuten, 54-46 jarri arte.
Orduan, epaileekin izandako hika-mika batengatik, Ranciki falta teknikoa adierazi zioten eta La Casillako zalegoa haserretu eta jokalari bilbotarrak urduri jarri ziren. Hala ere, eusten jakin zuten Vidorretarenek, batik bat atzeko lana gogortu baitzuten. Gogoangarria, zati horretan Fred Weisek egindako lana, makina bat errebote eskuratzeaz gain, aurkarien jaurtiketak zailtzen zituela bere beso luzeei esker; defentsan ere, laguntza bikainak egin zituen. Hala, lasaitasun handirik gabe 60-51 iritsi zen partida azken laurdenera.
Azken hamar minutuetan, aldiz, Salgado-Banic bikoteak bat egitea lortu zuen. Santutxukoak barneraldi ederrak egiten zituen Menorcakoen defentsa apurtuz. Kroaziarrak, berriz, Salgadoren «opariak» inork ez bezala profitatzen zituen eta jabetzaren azken segundoan garrantzizko saskiratze pare bat lortu ere bai.
Azken minutuetan bi antolatzailerekin jokatu zuen Bilbao Basketek, erritmoa bikain kontrolatuz. Azkenean, 77-64. Seigarren garaipena etxekoentzat La Casillarako itzulera gozoan.
Con la satisfacción por la victoria, Txus Vidorreta se mostró menos cortante que hace ocho días. El técnico de Indautxu hizo referencia al «excelente trabajo defensivo» de los suyos, aunque echó de menos mayor «tranquilidad» en ataque.
«El equipo ha hecho un excelente trabajo defensivo. ViveMenorca, con la recuperación de Shirley y la llegada de Varda, es muy difícil de defender porque cuenta con amenazas en todas las posiciones. Creo que hemos defendido muy bien y, en ese sentido, estoy muy satisfecho, ya que creo que el equipo ha dado un pasito más, conforme a lo que veníamos trabajando».
«En ataque hemos tenido otra vez un poquito de nerviosismo. Les he comentado a los jugadores que, en anteriores campañas, con mayor presión clasificatoria, estábamos jugando más pausados que ahora, cuando peleamos para mantenernos entre los ocho primeros, lo cual es un sueño para nosotros. Necesitamos, por tanto, más equilibrio en el juego ofensivo. Nos falta tranquilidad para finalizar, aunque las lecturas en ataque sean buenas», declaró.
A. G.