Sokatira | Launakoa
Abadiñok lortu du denboraldiko estraineko txapela, baina ez da azkenekoa izango
J.L. | DONOSTIA
Abadiño zen launako Euskal Herriko lehen finala irabazteko faborito nagusia, eta ez zen ezustekorik izan. Azkeneko saio honetarako txartela zuten sei finalisten artean, Abadiñokoak ziren erdiak. Hiruetan indartsuena zein izango zen jakitea falta zen, eta amaieran Abadiño A izan zen, eta berak jantzi zuen lehenengo txapela.
Borrokarik handiena bigarren posturako izan zen, Auzolanen eta Abadiño C-ren artean. Lehen tiraldia ustela izan zen, eta beste bietan talde bakoitzak bana irabazi zuen. Amaieran kitarakoa ere jokatu behar izan zuten, eta hori Astigarragakoak irabazi zuen. Abadiñoko C eta D taldeak izan ziren hirugarren eta laugarren. Estraineko hiru postuetan sartu nahi zuten, baina ezinezkoa gertatu zitzaien.