Aizkora | Bizkaiko Txapelketa
Julen Mendieta izan da kanporaketako onena
J.L. | DONOSTIA
Julen Mendieta da egungo Bizkaiko txapelduna, eta atzo Bilbon argi eta garbi utzi zuen bera dela aurtengoa irabazteko faborito nagusia.
Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, 60 ontzako bat eta oinbiko bat moztu behar izan zituzten. Mendieta zen garaipena eskuratzeko faboritoa, eta ez zuen hutsik egin, bigarren sailkatuari, Atutxa II.ari minutu bateko aldea kendu zion-eta. Bi horiekin batera, Larrea, Aldape eta Txikon sailkatu ziren. Bost finalistetatik, hiru gazteak dira eta, etorkizunerako, hori ez da berri txarra. Finala Zeanurin jokatuko da Gabonak inguruan. Garitaonaindiak atzo ez zuen parte hartu.