GARA > Idatzia > Kirolak

eskalada «7 Pareta, 7 Kontinente»

Pou anaiak Antartidara doaz beren egitasmoaren azken urratsa betetzeko

p045_f01_097x096.jpg

GARA | BILBO

Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek «7 Pareta, 7 Kontinente» egitasmoaren barnean antolatutako zazpigarren eta azken urratsa beteko dute urte amaieran. Antartidako paraje babesgabe, latz eta urrunera joango dira oraingoan Pou anaiak. Eskuekin kontinente zuriko haitz izoztuak eskalatzea izango dute helburu.

Mundu bira berezia osatzen ari dira Iker eta Eneko Pou «7 Pareta, 7 Kontinente» egitasmoaren baitan. Lurrean diren zazpi pareta eder, enblematiko eta zailenak aukeratu dituzte eskalatzeko. Sei urrats osatu dituzte jada, eta azken abentura dute orain helburu, Jabi Baraiazarra eta Gotzon Arribasekin batera. Aurrekoetan bezala, ETBko lankideek ere ahaleginean esku hartuko dute, irudiak jaso eta espedizioaren berri emateko.

Abenduaren 5ean abiatuko dira

Proiektua atzo aurkeztu zuten EiTBren Bilboko egoitzan. Espedizioa abenduaren 5ean abiatuko da. Usuahiako portuan -Hego Amerikako hego muturrean- itsasoratuko dira. Hornos lurmuturra igaroko dute eta Drake itsaso arriskutsutik nabigatu ostean helduko dira beren azken jomugara: Cabo Renart Towers.

«7 Pareta, 7 Kontinente» egitasmoa 2002. urtean jaio zen. Besteentzat ezinezkoak ziren ametsak gauzatzea zen Gasteizko bi eskalatzaileen asmoa, eskalada munduan mugarri berriak ezarriz. Kontinente bakoitzeko pareta bat aukeratu zuten, beren ustez eskalada librean igotzeko zailenak direnak. Pareta horiek eskalatzeko aukeratutako bideak ere zailtasun gorenekoak izan dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo