Partida Mestallan
Hogei urte erabat kontrakoa den zelai batean irabazi gabe
Zuri-gorriek 87-88 denboraldian lortu zuten azken garaipena Mestallan. Geroztik, bilbotarrek 13 porrot eta sei berdinketa eskas pilatu dituzte Valentziaren kontra. Dena den, aurreko hiru denboraldietan Athleticek punturen bat eskuratzea lortu du
Beñat ZARRABEITIA | BILBO
Azkeneko 25 urteetan Mestalla zuri-gorrientzat sentsazio kontrajarriak piztu dituen futbol zelaia izan da. 82-83 denboraldiko azken jardunaldian, Athleticek Ligaren garaipena erdietsi zuen. Orduan, bilbotarrek 1 eta 5 irabazi zuten Las Palmasen, baina lehen postura igotzea ez zen posible izan Valentziak¯Tendilloren gol baten bitartez¯ Real Madrili irabazi baitzion.
Hurrengo denboraldian, azken aurreko jardunaldian, milaka zale zuri-gorrik Valentziako kaleak hartu zituen, Aste santuko oporretan murgilduta, Clementeren taldea bigarren titulua lortzeko zorian baitzegoen.
Hala ere, dena ezerezean geratzeko zorian egon zen. Baina, lehia bukatzeko bost minutu eskas falta zirenean, Txema Noriegaren gola etorri zen; Ligako titulua hein handi batean, gol hari esker etorri zen.
85-86 denboraldiaren bukaeran Valentzia bigarren mailara jaitsi zen. `Infernuan' urte bakarra pasa ostean, 1987ko udan lehenengo mailan ziren. Urte horretan lortu zuen Athleticek azkeneko garaipena, orduan Luis Casanova izena zeukan Mestallan. Bizkaitarrak Rabah Madjer algeriarrak sartutako golari aurre egiteko gai izan ziren, eta Patxi Ferreira eta Pello Uralderen bitartez markagailua irauli zuten.
Zaplazteko mingarriak
Geroztik, bilbotarrek etxetik kanpo ez dute garaipenik lortu Valentziaren kontra. Zorigaiztoko zelai bilakatu da, eta 20 urtetan 13 porrot eta 6 berdinketa bakarrik bildu ditu han .
Norgehiagoka hauek guztiek bitxikeria ugari utzi dituzte. Besteak beste, 89-90 denboraldian Lorenek sartutako gol ikusgarria; tolosarrak Athleticen egin zuen gauzarik aipagarrienetarikoa izan zen. Hiru denboraldi geroago, zuri-gorriek betiko koloreak utzi eta, ustez, zorte ona emango zien elastiko urdinarekin jokatu zuten. Baina, orduko hartan ez zen emaitza positiborik egon, eta partida hiru eta bateko markagailuarekin bukatu zuen.
2003-2004 denboraldiko lehia ikusgarria izan zen. Valentzia 2 eta 1 gailendu zen, baina Athleticek azken unera arte izan zituen aukerak, 93. minutuan bilbotarrek aldeko penalti bat izan baitzuten. Baina, Isma Urzaizek kale egin eta zuri-gorriak punturik gabe gelditu ziren. Aurretik, Dani Aranzubiak, beste zigor maximo bat geratu zuen.
Dena den, Mestallak zerbait ekarri badu, porrot gogorrak izan dira. Hainbat urtetan kontrako markagailuak errenkan jausi dira zuri-gorrien kontra. Bi markagailuk utzi zuten bilbotarren irudia kolokan. Horietako bat, 96-97 denboraldikoa izan zen; orduan, eta soilik 40 minututan Valentziak bost gol sartu baitzizkion Luis Fernandezek zuzentzen zuen Athletici. Orduan Valdano zen mediterraneoen entrenatzaile eta Ortega eta Leandro ziren bere izar nagusiak.
Atsedenaldiaren ostean, Urzaizek sartutako bi golek, erantzuna makillatu zuten. Bigarren porrotik mingarriena, 2002ko urriakoa izan zen. Mestallakoek erakustaldia eman zuten lehen zatian, eta sekulako zaplaztekoa eman zioten Heynckesen taldeari. Azkenean, markagailuak zuri-gorrien kontra 5 eta 1eko emaitza agertu zuen.
Baikor egoteko daturik ere babada, azken hiru urteetan zuri-gorriek puntuak lortu baitituzte. Garaipenik gabe, baina berdinketak lortu dituzte bilbotarrek. Horren erakusgarri, iaz, Fernando Llorentek partidaren hondarrean sartutako golaren ondotik etorritakoa.
Al igual que contra el Barakaldo, el Bilbao Athletic volverá a jugar en San Mamés. Los cachorros se enfrentarán al Sestao River el próximo viernes, día 30, a partir de las 20.15. Cabe destacar que tan sólo se abrirán las puertas de la tribuna principal.
El gasteiztarra no jugará en Valencia debido a una acumulación de tarjetas. El defensa arabarra cumple así su segundo castigo por amonestaciones.