Ipar Euskal Herriko editoreek gune berezia izango dute Durangon
M.A. | DONOSTIA
Ipar Euskal Herriko argitaletxeek beren ekoizpena batera eskainiko dute aurten, lehen aldiz, Durangoko Azokan, Euskal Kultur Erakunde eta Gerediaga elkartearen arteko lanari esker. Orain arte hiruzpalau argitaletxek baino ez dute urtero azokan parte hartu. Aurten, aldiz, gehiago izango dira, zehatz-mehatz: Maiatz, Hatsa, Gatuzain, Euskaltzaleen Biltzarra, Agorila, El- kar, ZTK, Amanita, Ikas eta Euskal Museoaren Lagunak. Halaber, abenduaren 8an, hainbat sortzailek beren lana azokan bertan aurkeztuko dute. Gogoan izan behar da, gainera, Gerediagak aurten Maiatzi emango diola Argizaiola saria.
Bidasoaz beste aldean azoka ezagunago bihurtzeko, Baigurak -«Le Journal» argitaratzen duenak- hamasei orrialdeko aldizkari berezia plazaratu du.