Juan Izuzkiza bergararra egin da aurten Juan Zelaia saiakera sariaren jabe
GARA | IRUÑEA
«Paranoiaren hozberoa» lanari esker, Juan Izuzkiza egin da aurten Juan Zelaia saiakera sariaren jabe.
Anuntxi Arana, Joxemiel Bidador, Joxemari Iturralde, Bixente Serrano Izko eta Jose Angel Irigaray epaileek, «gehiengo estuaz», Izuzkizaren saiakera hobetsi dute, «egungo mundu mailako egoerari buruzko azterketa begirada kritikoa jakinduriaz, freskotasunez eta ironiaz, manera aski ausart eta originalean garatu duelako».
Aurten 14 lan aurkeztu dira. Batez besteko maila ona izan bada ere, horien artean ez da erabat nabarmendu denik izan. Azken hautaketan, 6 lan gelditu dira: «Denbora berrietan», «Izendaezinaz», «Musu Truk», «Postmodernitatea, eta amets apurtuen mendea», «Subordinazioaren kontra» eta «Paranoiaren hozberoa».