Antxonen eta Eidaberen eskutik, «Ametsen Museoa» antzezlan berriaren estreinaldia
Antxonek galduta ikusi du bere burua museo baten barruan; bere helburu bakarra horren «aspergarria» egiten zaion leku gogaikarri horretatik ateratzea da. Baina antzezlanak aurrera egin ahala, hainbat pertsonaia agertuko zaizkio, eta protagonistari koadroak nola ikusi eta gozatu irakatsiko diote. Pasadizoz pasadizo, amets egiten ikasiko du Gioconda, Menina, Van Gogh eta beste hamaikatxo pertsonaiaren eskutik, ARTEaren onirikotasuna, magia, edertasuna eta iradokigarritasuna abiapuntu harturik.