GARA > Idatzia > Non Zer

«Hizkuntza gutxituen garapena eta euskal esperientzia»ri buruzko mahai ingurua

Garabide Elkartearen bitartez hiru astez Euskal Herrian dauden herri indigenetako bisitarietako batzuek hartuko dute parte mahai inguruan: herri indigenetako hizkuntza gutxituen garapena hizpide hartuta, bertan izango dira Jacqueline Caniguan maputxea, Salustiano Ayma Morales aimara, Luis Segundo Cesar Pilataxi Lechon kitxua eta Sonia Salome Raymundo Gonzalez maia. Mahaikideek kultura nahiz hizkuntza elkarte eta mugimenduetan ibilbide zabala dute beren herrietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo