Kafe Antzokiko gutarren artean eroso, bertsotan dator Gu Ta Gutarrak
GARA | BILBO
Josu Zabala (Hertzainak) musikari ipurterrea Unai Elortza eta Igor Iturriaga-ala alderantziz?- bertsolariekin berriro elkartu eta Gu Ta Gutarrak boskotea osatu zuten Aitor Rubio gitarra-jotzailearekin eta Xanpe (P.L.T.) bateria-jotzailearekin batera.
Bertsoa musikarekin gozatu eta saltsa berezia sukaldatu dute bertan, bero-berotan -hau da, zuzenean- zapore berezia hartzen duena. Aurretik ere elkarlanean ibiliak dira Josu Zabala eta Durangoko bertsolari bikotea, Zazpi eskale izeneko egitasmoan. Alta, zerbait bertsolariagoa egin nahi izan dute oraingoan, musika betegarri izango zuena.
Urtebete plazarik plaza jo eta fuego eman ondoren, «Bertso berriak eta lagun zaharrak» plazaratu du orain gutxi boskoteak, bertso saioak antolatzen aritu ohi den Lankuk argitaratua.
Gonbidatuak lagun
Eta lagunak gonbidatu. Tokian tokiko artista gonbidatuen laguntza izaten du taldeak zuzenekoetan. Iragan asteburuan, esaterako, Balerdi Balerdi taldeko Marino Goñi eta Toño Muro izan zituzten lagun Altsasun eta Danba laudioar taldeko partaideak Arrigorriagako Lonbo aretoan. Etzi, Bilboko Kafe Antzokian joko dute -22.00etan, 8/10 euro-, eta lagun bat baino gehiago gonbidatuko dute oholtzara.
Donostia: Miércoles 5 de diciembre,
en Gazteszena (Egia).
Hora: 21.00 h. Precio: 6 euros.
Bilbo: Viernes 7 de diciembre,
en Kafe Antzokia.
Hora: 22.00 h. Precio: 10/12 euros.
Información: <www.josepharthur.com> y <www.theettes.com>.