GARA > Idatzia > Euskal Herria

ARETXABALETA

Aralarrek Alderdien Legea aplikatu duela salatu du EAE-ANVK

Maiatzeko hauteskundeetan bozen gehiengoa EAE-ANVk lortu ondoren, ekainean, Aralar herriaren borondatea errespetatzeko prest agertu zen eta, LOREGaren 182. artikulua aplikatzeko, Alkatetza eta udal akordioa luzatu zien alderdi ekintzaleko ordezkariei. Proposamena onartu eta gero, Aralar aurrera egiteko «baldintzak» jartzen hasi zela salatu zuen EAE-ANVk asteartean emandako prentsaurrekoan. Alderdi ekintzalearen iritziz, «onartezinak» ziren jarritako «baldintzak» eta, horregatik, «hitz politak erabili arren», Aralarrek azkenean «Alderdien Legea aplikatu» duela baieztatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo