GARA > Idatzia > Kultura

Bisatu arazoak medio, Georgiako bi idazle ez dira Durangoko Azokan egongo

GARA | DURANGO

Gerediaga elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Ertoba georgiarren euskal taldeak gonbidatuta, Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokara etortzekoak ziren Nugzar Tsikaluri eta Tamar Ebralidze idazle georgiarrak, baina etorri ahal izateko Georgian lortu beharreko bisatua eskuratzeko ipini dizkieten trabak handiak izan dira, eta ezin izango dira Durangora etorri.

Horien ordez, David Bakradze idazle georgiarra etorriko da -orain Italian dago-. Bakradze Kultura ministroa izan zen eta Georgiako ereserkiaren letra jartzaileetako bat. Hala, azokako arduradunek adierazi dutenez, Bakradze eta David Turashvili izango dira Durangon.

Bestalde, Gerediaga Elkarteak eta Durangaldeko Musika Taldeek, euskal kantak bertsionatuz, Euskal Greatest Hits Gaua kontzertu-maratoia egingo dute datorren abenduaren 7an.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo