GARA > Idatzia > Kirolak

Izotz hockeya

Hormadi Angelukoak garaipenak pilatzen jarraitzen du

J.L. | DONOSTIA

Hormadi Angelukoak oso indartsu jarraitzen du superligan eta argi eta garbi uzten du jokatzen duen partida bakoitzean, Ligako talderik onenetakoa dela. Larunbat gauean Val D'Aranben jauregian jokatu zuen, eta ez zuen izan aparteko arazorik etxeko taldea astintzeko, 4-15 irabazi baitzuen.

Txuri-urdinek ere garrantzi handiko garaipena eskuratu zuten, eta hauek ere astindu handi samarra eman zioten Majadahonda taldeari, izan ere, azkenik 8-2 gailendu ziren talde madrildarraren aurkako norgehiagokan.

Porrota jasan duen talde bakarra Gasteiz izan da. Arabarrek irteera zaila zuten Jacaren izotz jauregira, eta partida txarra egin ez arren, amaieran 3-1 galdu zuten. Sailkapenean, Hormadik bigarren faserako txartela ziurtatuta dauka, eta Txurik eta Gasteizek, lan asko egin beharra dute oraindik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo