Bihotz Bakartien Klubaren «Katamalo» emankizuna Durangon ikusiko da
Bihotz Bakartien Kluba talde literarioak prestatu duen emankizuna «Katamalo», Durangoko San Agustin aretoan ikusi eta entzun ahal izango da. Bertan, Larrabetzuko taldeak ohi duen moduan, poesia eta musika eskutik doaz. Poemak kantu bihurtu, eta hausnar egiteko bazka eskaintzera dator berriz ere bihotz bakartien kluba. Katamalo hitzarekin adierazten dute euskaldunok gure aurpegia bestelako bihurtzeko erabiltzen duguna.