Begi-handi, kaosaren ordena
Dorleta URRETABIZKAIA
Aktorea eta idazlea
Neguko zeru hotz eta grisean, orban beltz bat agertu zen bat-batean. Beltza eta mugikorra. Lainoetan koadro bat zintzilikatu izan balute bezalakoxea. Milaka begi-handi ziren, guztiak elkarrekin, alde batetik bestera mugitzen zirenak. Marrazkiz eta formaz bete zuten zerua, su festak izango balira bezala. Erritmo berean mugitzen ziren denak, guztiek arnasa batera hartuko balute bezala, guztiek odol kantu bera izango balute bezala... Elkartasunean zentzu bera topatzeko ahalmena izango balute bezala. «Dentro del caos existe un orden mayor», esan zuen maisuak...
Aristoteles-en dramaturgia legeaz aritu zen ondoren. Arau zehatz, biribil eta itxiez. Espazio bakarra, denbora erreala, ekintza unitateak, poetika, estilo berdintasuna, jarraitasun kontzeptua, kausalitatea, narratibitatea, aurrerakako zentzua eta, azkenik, itxitasun efektua. Istorioak kontatu ahal izateko lege unibertsalak, araututako lege mugiezinak. Hasiera, korapiloa eta bukaera. Mundua modu ordenatu, perfektu eta biribilean ikusteko modu bat.
Baina orden zehatz eta neurtu hori al da istorioak kontatzeko modu bakarra? Gure errealitatea modu horretan bakarrik tankera al daiteke? Ez al gara kaos, etenaldi, haustura, huts, osatugabeko, puskatutako errealitate batean bizi? Milaka ahots, milaka soinu, milaka irudi, aurpegiak, begiak, autoak, amaren belarria, anaiaren eskua, bizilagunaren bizikleta etxe pareko kaleargian lotuta, pintadak, txakurrak, irratiko esataria, iratzargailua, ametseko ezezaguna, kafea, oinak, gurpilak, zementua, azazkalak...
Nola jasotzen dugu gure errealitatea? Begi-handi taldearen hegaldiek osatutako margolan ederrak egitura formal batek sortzen al ditu? Edota kaosaren barruan beste lege batzuk dituen orden handiago bat dago?
Galderak entzun eta erantzun bila ikerketa urteak daramatzan Sanchis Sinisterraz ari naiz. Antzerkiaren transformazioa aldarrikatzen duen maisuaz. Antzerkiak eta gizarteak hizkuntza kode bera izatearen bila dabilen ikerlariaz. Antzerkia beste arteekin nola fusionatu, nola elkar aberastu dabilenaz. Begi-handi taldearen edertasuna miresten dakien gizonaz, eta baita aitonaz ere.
«Un día mi nieto me preguntó... Abuelo ¿qué es el teatro?... Yo no pude explicárselo y me fui a casa muy triste y deprimido. Nada más cerrar la puerta de casa, me vino la luz. Llamé a mi nieto y le dije... El teatro es jugar para que los demás lo puedan mirar...».
«High School Musical in ice»: 13 al 16 de diciembre, en el BEC (Barakaldo). En versión sólo musical, en marzo-abril en Bilbo y Donostia, y en mayo en Gasteiz en Iruñea.
«Peter Pan, el musical»: 22 y 23 de diciembre, Teatro Principal (Gasteiz).
«Grease Tour»: 26 de diciembre, Kursaal (Donostia) y 28, en Buesa Arena (Gasteiz).
«Antígona tiene un plan»: 27 de diciembre, Teatro Victoria Eugenia (Donostia).
«Karabas»: 30 de diciembre y 2 de enero, Teatro Gayarre (Iruñea).
Más infantiles: «Heidi, el musical» (22 de diciembre, en La Casilla, Bilbo; el 23, en el Anaitasuna, Iruñea; y el 24, en el Kursaaal, Donostia). «El show de Caillou» (22-23 de diciembre, en el Palacio Euskalduna, Bilbo) y «Los Lunnis» (28-29 de diciembre, Euskalduna).