«Liburuaren astea» ospatzen ari dira Zizurkilen
Liburuaren astearen barruan, gaur ipuin kontaketa izango da 8-12 urte bitarteko haurrentzat. Maite Frankoren emanaldia entzun ahal izango da 18.00etatik aurrera liburutegian. Bihar, osteguna, «Zizurkilgo historia: gaur egungo gizarterantz (1800-1950)» izenburupean Aranzadi elkarteko kideek liburua aurketuzko dute 19.00etan, Atxulondo Kultur Etxean. Azkenik, ostiralean, hilak 21, Teodoro Hernandorena VI. Ipuin Lehiaketako sari banaketa egingo da 17.30ean, Ondoren, «Olentzero eta Galtzagorriak» ipuin kontaketa musikatua izango da Patxi Hernandorekin.