GARA > Idatzia > Ikusmira

Urkulluk ez du «Euskal Herria» maite

Aurreko asteburuan Iñigo Urkulluk politikari buruzko elkarrizketa luzea egin zuen GARAn. Bertan, beste gauza askoren artean, politikari trebea dela erakutsi zuen. Diskurtsoa modulatzeko gaitasuna erakutsi zuen, adibidez. Karguan bere aurrekoa ez bezalako arerioa izango dela iradoki zuen.

Atzo Urkulluk irudi hori hautsi zuen, ez politikari buruzko adierazpenetan -ez behintzat zuzenean-, baizik eta kirolaren inguruko adierazpenekin. Urkulluk gogor egin zuen «Euskal Herriko selekzioa» izendapenaren aurka, «Euskadi»ren aldeko arrazoi historikoak daudela defendatuz. Futbolariei bota zien aldaketaren errua, presioa eragin dutela aurpegiratuz -zeini eta beraiei, presio gogorrenak jasaten dituztenei-. Horrekin nahikoa ez eta, besteak beste, futbolariak analfabetotzat jo zituen, gure herriaren historiari edo soziopolitikari buruz duten ezagutza zalantzan jarrita. Urkulluk Euskal Herriko selekzioaren ibilbide historikoa faltsutu eta ukatu zuen, Nafarroako selekzioak azken urteetan erabili dituen argudioak bere eginez.

Azken batean, Urkulluk argi azaldu zuen EAJren proiektu politikoa ez dela zazpi lurraldez osatutako nazio bati zuzendutako proiektua. EAJren proiektua Estatu espainolaren barruan kokatzen den «Euskadi» izeneko esparru administratiboaren kudeaketara mugatzen da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo