Zesta-punta
Bereikua-Aizpitarte nagusi Bartzelonako esperientzian
Jai-Alive enpresak antolatutako lehiaketa aukera ona izan da harreman berriak egin eta zaharrak indartzeko
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Bereikuak eta Aizpitartek lortu zuten garaipena asteburuan jokatutako Bartzelonako Sari Nagusian. Jai-Alive enpresak antolatuta, zesta-punta Katalunia aldera eramateko esfortzuaren fruitua izan da larunbatean eta igandean jokatu zen lehiaketa. Kirol hutsaz haratago, Euskal Herriaren eta Kataluniaren artean lotura eta elkarlan berriak sortzea izan da helburua.
Bi finalerdiak larunbatean jokatu ziren eta finala, berriz, igande goizean. Lehen kanporaketetan, Bereikua eta Aizpitartek 30-23 menderatu zituzten Konpa eta Endika, astebete lehenago Cabanillasen garaile irten zen bikotea hain zuzen ere. Bigarrenean, berriz, Forondak eta Jon Arriagak 30-22 irabazi zuten Zen-Bilbaoren kontra.
Aipamen berezia merezi du Juan Antonio Compañon «Konpa» aurrelariak, 1992ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi baitzuen Vall d´Hebron pilotalekuan, asteburuko lehiaketa jokatu den frontoian. «Iaz min hartuta nengoen eta gaizki pasatu nuen niretzat horren berezia den frontoi batean jokatu ezin izanagatik», aitortu du.
Finala Julen Bereikuak erabaki zuen. 15, 16, 17 eta 18nako berdinketen ostean, berriatuarrak erasoan bikain asmatu zuen eta, Aizpitartek ongi lagunduta, alde nabarmenak ireki zituen markagailuan. Azkenean, 22an utzi zituzten Foronda eta Arriaga eta hirugarren posturako lehia Zen-ek eta Bilbaok irabazi zuten. Orokorrean, jendeak oso ongi erantzun omen zuen.
Egutegia prestatzen
Baina euskal espedizioak Bartzelonara egindako bisitan pilotan jokatzeaz gain beste lan batzuk ere egin ditu. Pilotariek hiria bisitatzeko aukera izan zuten eta argazkiak ere atera zituzten aurki argitaratuko duten egutegia osatzeko. Goian ikus daitekeen argazkia, esaterako, Güell parkean atera zuten. Donostian ere egingo dituzte beste zenbait.
Horrez gain, Jai-Alivek aurrera begira Bartzelonan partidak jokatzen segitzeko ere zenbait gestio egin zituen. Bertako Euskal Etxea -Jon Elordi buru zela- buru-belarri aritu da lehiaketaren antolaketan, eta pilota enpresak Gremi de Restauració delakoari ere elkarlanerako proposamena egin dio.
El equipo de ciclismo en pista Cespa-Euskadi presentó en el Hotel Abando Nervión la escuadra con la que afrontará su segunda temporada. Unai Elorriaga y Leire Olaberria encabezan un plantel formado por Eneritz Iturriaga, Martzel Elorriaga, Iban Leanizbarrutia y Haitz Larrinaga.
Logroño
Antxia-Gorriti 22 / Mikel-Armendariz 20.
Galarreta
Zalakain-Etxezabal 35 / Gorriz-Zubizarreta 29; Uterga-Lizaso 40 / Urriza-Etxeberria III 33; Sarasua-Badiola 37 / Matxin III-Olazar 40; Zulaika-Urko 29 / Larrea-Gaztelu 30.
Deportivo
Garcia-Eslava 40 / Sebas-Larrinaga 24; Urkia-Velilla 34 / Zarraga-Beldarrain 45; Urkijo 30 / Ziskar II 35.
Eusko Basque-k Naturgas Desafioa antolatu du larunbat honetarako Berriatuan. Aimar-Felix, Lander-Elizegi eta Alberdi II-Barrondo dira elkarren aurka lehiatuko diren hiru bikoteak. Partida guztiak 25 tantora.