MUSIKA
Andoni Agirre eta Kristi Gjeziren kontzertua bihar elizan
«Eguberriko kontzertua» ohitura bilakatu da dagoeneko Donibane Garazin. Horregatik, aurten, musika klasikoari omenaldia egingo diote Andoni Agirre pianistak (argazkian) eta Kristi Gjezi biolin-jotzaileak. Gazte-gazteak dira musikari hauek, eta biak biziki goizik hasi ziren entzulegoaren xoratzen. Kristi Gjezik Bordeleko Musika Kontserbatorioan egin zituen biolin ikasketak, eta laster, urrezko medaila bat eskuratu zuen. Andoni Agirrek, berriz, piano ikasketak egin, eta laster eskuratu zituen sari ugari .