NEGURAKO SARRERA
Mamarigako kultur etxean negurako sarrera ospatuko dute gaur
Ohiturari jarraituz, aurten ere, Mamarigako Kultur Etxeak negurako sarrera ospatuko du. «Kontsumoa nagusi den garai honetan, gure arbasoek ilargiari egiten zioten erritu zaharren oroimena ekarri nahi dugu gogora, herri bezala gure ohiturak baititugu», adierazi dute. Ekitaldiak 18.30ean hasiko dira Asier Kidam magoarekin. Ondoren, Vallejo plazara jaitsi, eta bertan datorren urterako nahi ez dituzten desirak erreko dituzte, saldarekin gorputza berotzen duten bitartean. Azkenik, erromeria izango dute.