GARA > Idatzia > Ikusmira

Preso gaixoenganako elkartasuna Logroņoko kartzelaren atean

Euskal preso gaixoenganako elkartasuna Logroñoko kartzelaren ateraino iritsi zen atzo LAB sindikatuak deitutako elkarretaratzearen bidez. Kartzela hartan gaixotasun larria duten 12 presoetako bat dago, Marilo Gorostiaga iruindarra, hain zuzen. Kartzela urte asko gainean, gaixotasuna behar bezala sendatzeko oztopo ugariri aurre egin behar dien emakumea da. Gauza jakina da euskal presoen egoera noraino den tamalgarria, arlo juridikotik hasi eta giza harremanetaraino; izan ere, beren familiek eta lagunek inongo epailek ezarri ez dien zigorra jasan behar baitute. Egoera horretan gaixotasunen bat izateak biderkatu egiten du zigorraren gogorra, areago gaixotasuna tratatzeko baldintzarik ez borondaterik ez dagoenean. Inongo legedik ez du halakorik justifikatzen; aitzitik, Estatuko Gobernua eta epaileak legedia urratzera ere iritsi dira, medikuen irizpideari muzin egin, eta irizpide politikoa lehenetsita, ez baitaude presoen eskubideak errespetatzeko prest, ez bada haien porrot ideologikoaren truke. Jokaera hori mendekuaren logikan baino ezin da ulertu. Preso gaixoak etxeratzea ez da mesede bat, eskubidea baino. Eta atzoko ekitaldiak eskubide hori errespetatzeko eskatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo