GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora Urrezko Aizkora

Larretxea-Atutxa eta Nazabal-Mugertza final laurdenetan sartzeko zorian daude

J.L. | DONOSTIA

Urrezko Aizkorak bi jardunaldi izango ditu gaur, eta biak, gainera, ordu berean hasita. 12.30etik aurrera jokatuko dira lehen faseko bi jardunaldiak.

Bata Mutrikuko plazan izango da, eta bertan Larretxea eta Atutxa II.a Mugertza I.aren eta Barberenaren aurka neurtuko dira. Saio honek garrantzi handia dauka, Larretxeak eta Atutxak final laurdenak jokatzeko txartela lortzeko aukerak baitituzte. Horretarako, ordea, gaurko saioa irabazi egin beharko dute. Lehenengoa bereganatu zuten, eta gaur ere garaipena lortuko balute, hurrengo fasera igaroko lirateke Honakoan galduta ere, aukerak izaten jarraituko dute baina, orduan, Mugertza I.aren eta Barberenaren eskuetan geratuko dira.

Arrasate

Beste saioa, berriz, Arrasaten jokatuko da. Zaldibar pilotalekuan neurtuko dira Nazabal eta Mugertza II.a Senosiain anaien aurk. Multzo hau ere, aurrekoaren tankerako egoeran dago. Etxarrikoak eta Mutrikukoak lehen jardunaldia irabazi egin zuten, eta gaur ere gauza bera egingo balute hauek ere final laurdenetan egongo lirateke. Bestela, azkeneko jardunaldira arte itxaron beharko lukete.

Gaurkoan, ordea aurkari arriskutsuak izango dituzte. Antonio Senosiainentzat lantegi hauek aproposak dira, eta bere anai gaztea ere oso ongi moldatzen da.

Gaurko bi proba hauetan aurrekoetan egindako lan bera egin beharko dute. Denborarik gutxienean lanak amaitzen dituztenak irabaziko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo