GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira Euskal Herriko finala

Abadiñok eskura dauka bigarren txapela

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Launako Txapelketa gaur amaituko da Arrigorriagan. 17.00etatik aurrera jokatuko da 290 kiloko finala.

Abadiñok esku-eskura dauka denboraldiko bigarren txapela. Beste pisuan beraiek irabazi zuten, eta oker handiren bat gertatu ezean, beraiek nagusituko dira honakoan ere. 15 puntu dituela, taldeak bi eta erdiko aldea kentzen dio bigarren sailkatuari eta orain artekoak ikusita, ez dirudi txapelak ihes egingo dienik.

Emozioa bigarren posturako dago, hiru talde baitaude puntu berean berdinduta. Amaiur B dago bigarren, baina Abadiño A eta Sokarri gainean ditu. Abadiñarren helburua lehenengo bi postuetan bi talde sartzea da eta horretara joango dira gaur. Aipaturiko talde guzti horietaz gain, Badaiotz, Amaiur A eta Gaztedi ere arituko dira. Urtarrilean, berriz, zortzinako Txapelketa abiatuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo