Amatiño 2007/12/18
Euskadiko Federazioa
DEIA
(...) Bai. Euskadiko Futbol Federazioaren lehendakaria prentsaurrean agertu zen Gaboneroko partidoaren berri emateko eta, Kataluniaren kontra jokatuko duela informatzeaz gainera, bat-batean jakinerazi zuen San Mamesen zelairatuko den taldea ez dela «Euskadi» izango, «Euskal Herria» baino, zenbait jokalarik nahiago omen duelako. Tira, onenean ere, ez da serioa.
Nik ez dakit Herri honen izenak Eskual Herria, Euskal Herria, Baskonia, Euskaria, Euskadi ala Euzkadi izan behar ote duen. Dakienak esan dezala. Baina, bitartean, hiru gauza garbi dauzkat.
Bat. Eten barik memoria historikoa aipatzen dugun Herri honetan ez dagoela Euskadiko Futbol Taldeak 70 urtez izan duen izen ofiziala prentsaurrean aldatzerik.
Bi, partidua antolatzen duen Federazioa ez dela Euskal Herrikoa, Euskadikoa baino, eta ez badu bere izenean sinestean hobe duela aurrenik izenez aldatzea.
Eta, hiru, federazioa dela jokalariak gonbidatzen dituena, futbolean egiteko, ez gonbidatzailearen izena aldatzeko. Eta, noizbait «selección vasco-navarra» edo gustukoago balute?