Hori Bai gaztetxeak urteroko disko eta liburuen azoka antolatu du
Hori Bai gaztetxeak urtero gabonetan antolatzen dituen ekitaldietako bat da liburu eta disko azoka. Azoka, Bihotz Bakartien Klubak eta Hori Bai gaztetxeak antolatu dute. Azoka 11.00etan zabalduko da. 13.00etan, Toti Martinez de Lezeak, Lutxo Egiak, Leire Bilbaok eta Edorta Jimenezek beren liburuak aurkeztuko dituzte. 20.00etan, Berri Txarrak taldearen «Zertarako amestu» dokumentala proiektatuko dute, eta ostean, taldeko Gorka Urbizurekin solasaldia izango dute.