GARA > Idatzia > Euskal Herria

EBk Banderen Legearen aldaketa bultzatuko du datorren urtean

GARA |

Ezker Batuko presidentziako bozeramaile Mikel Aranak aditzera eman duenez, datorren legegintzaldian Banderen Legearen aldaketa defendatuko eta bultzatuko du, horrela TSJPVk Bilboko Udalari ezarri dion betebeharra -bandera espainola egunero ezartzea, alegia- bezalakoak ekiditearren.

Auzitegiaren erabakiarekin bat egiten ez dutela nabarmentzeaz gain, Banderen Legea aldatuz gero, «PPren agindupeko Manos Limpias» bezalako taldeek erabaki judizialak bultzatzea ekidin nahi duela esan du Ezker Batuak-Berdeak alderdiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo