Etxerat itxialdian, euskal preso politikoen eskubideen defentsan
Donostiako Artzain Onaren katedralean igaroko dituzte Gabonak Etxerat elkarteko makina bat lagunek. Itxialdian daude atzodanik, euskal preso politikoen egoera «krudelaren» berri emateko asmoz. Alderdi politikoak, eragileak eta instituzioetako ordezkariak gonbidatu ditu Etxerat-ek bertara, beraiekin biltzera. Hala ere, beti bezala, herriz herri konpromisoak eskuratzen ere arituko dira.
Gari MUJIKA |
Donostiako Artzain Onaren katedralean igaroko dituzte gabonak Etxerat elkarteko hamarka lagunek. Itxialdian daude bertan atzodanik, euskal presoen eskubideen defentsan egiteko; batez ere, eragile politikoekin eta sozialekin, zein instituzioetako ordezkariekin eta agintariekin bilkurak egiteko probestu nahi dute itxialdia; eta, ondorioz, euskal presoen defentsan konpromisoak eskuratzeko. Gainera, 2007. urteko balantzea egin du Etxerat-ek; preso politikoei eta beren senideei eta lagunei dagokienez, urte gogorra izan da.
Itxialdia hasi dute, baina ez dakite noiz emango duten bukatutzat. Euskal preso politikoen egungo egoera oso larria dela kontuan hartuta, egoera iraultzeari begira, konpromisoak ezinbestekotzat ditu Etxerat-ek. Hala, alderdi politikoei, eragileei zein instituzioetako ordezkariei beraiekin biltzeko gonbita egina diete, eta itxialdiak iraun bitartean bilkura horiek egitea espero dute. Hori bai, Gabonak, preso dituzten senideen eta lagunen antzera, lau paretaren artean, itxita, igaroko dituzte. Ez espetxean, baina bai Artzain Onaren katedraleko areto baten.
Ainhoa Iturriozek eta Florentzi Goikoetxeak, biak Etxerat elkarteko kideak, Donostiako Artzain Onean egindako prentsa agerraldian eman zuten aditzera euskal presoen senideen eta lagunen taldeak, Etxerat-ek, egunotan itxialdia egingo duela. Eta, nahiz eta euskal presoen egoera larria irudikatzen duten datu ugari eman zituzten, agerraldia hastearekin batera esandakoak ondo baino hobeto adierazi zuen Etxerat-ek argi gorria piztearen zergaitia: «Hiltzeko ez bada, beraien bizitzaz eta ideiez damutzen ez diren bitartean, ez dituztela askatako esan diete gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten gure senide preso politikoei».
Izan ere, 2007an, gaixotasun larriak jota dauden euskal preso politiko guztiei, hamabiri, ukatu egin baitiete beren askatasunerako eskubidea, legedi espainolaren arabera, eskubide dutena. Baina Etxerat-ek salatu duenez, «jasaten ari diren gaixotasun larriak, beraiei presioa eragiteko erabiltzen ari dira espetxe agintariak. Dituzten gaixotasunak okerragora bultzatzen ari dira beraien ideiei eta bizitzari muzin egitera behartzeko. Hori krudelkeria da. Krudelkeria, xantaia egiteko».
«Muzin egitera behartzeko»
Urte gogorra izan da 2007a, Etxerat-ek emandako datuei so eginez gero. Euskal preso politikoen aurkako erasoak ugaldu direlako eta estatuen «krudelkeriak» senide eta lagunak zuzenean kolpatzen jarraitu duelako. Atzo bertan, esaterako, prentsa agerraldia egin ostean, dispertsioaren ondorioz beste errepide istripu bat jazo zela jakin zen.
2007a honako zenbaki lazgarriak utzita bukatuko da: 20 eta 27 urte artean gatibu daramatzaten 41 euskal herritar, eta nahiz eta Estatu espainolak ezarritako kondenen 2/3ak eta 3/4ak beteak izan, eta Estatu frantsesak inposaturiko zigorren 2/3 beteak izan, «kalean beharko luketen» 170 euskal preso politiko. Berez, bi estatuon legediaren arabera, euskal herritar hauek guztiek aske beharko lukete egon.
Adierazgarriagoak dira, ordea, Auzitegi Goren espainolaren doktrina bereziaren ondorioak. Hala, auzitegi espainolek bere garaian ezarritako espetxe-zigorra oso-osorik bete duten arren, «bahitu» gisa preso baitauzkate. Are gehiago, beste hainbat urte kartzelan igarotzera behartuko dituztela ziurtatzen dute. Egoera honetan dauden euskal presoak, dagoeneko 17 dira. Gainera, «30 urtez espetxeraturik izan arte ez dituztela askatuko esan diete», salatu dute.
Berezitasun horren barnean, Iñaki de Juanaren eta Jon Paroten egoerak ekarri zituzten gogora prentsa agerraldian. Preso politiko donostiarra bi iritzi artikulurengatik 3 urtez preso edukiko dutela salatu zuten -hasiera batean 96 urteko espetxe zigorra eskatu ziotela ere nabarmendu zuten- eta Paroten kasuan, nahiz eta dagoeneko 17 urtez preso egon, «espetxeraturik 15 urte baino gehiago ematearen ondorioz, kalean egoteko eskubidea ukatu diote».
Espetxe politiken «krudelkeria»
Espetxe espainoletan eta frantsesetan euskal herritarrek pairatu beharreko bizi baldintza gogorren inguruan ere aritu ziren. Etxerat-en irudiko, bizi baldintza gogorrenak ezartzeak ere helburu politiko garbi bat du: «euskal preso politikoak beraien ideiei uko egitera behartu nahi dituzte».
Horren lekuko dira, elkartearen iritziz, preso dituzten euskal herritarrak 18, 20 edo 22 orduz ziega txikietan giltzapetuta, barkartasunean, edukitzea. Gainera, Puerto III espetxean gertatzen den bezala, hainbat kar- tzelatan argi naturala ez sartzeko, ziegetako leihoetan xafla metalikoak jartzen dituztela salatu zuten. Gainera, gaur egun, 40 euskal preso politiko beste euskal herritarrik gabeko espetxeetan edo moduluetan dituztela nabarmendu zuten.
Egunero presozainek egiten dizkieten miaketa «umiliagarriak» ere aipatu zituzten, baita kartzelatik kartzelarako aldaketetan metro eskaseko kaiola metalikoetan nola eramaten dituzten salatu ere. Egoera gogortu egiten da, gehiago, posible bada, gaixotasunak jota dauden euskal presoekin. Izan ere, «oso gaixorik egonik ere, ospitalera bultzaka, eskuburdinak atzealdean lotuta dituztela eramaten baitituzte». Egoera horretan sesioak, mediku-kontsultak edo minbiziak jota egonik, ezinbesteko dituzten erradioterapia sesioak galtzera bultzatzen dituzte euskal herritarrak, nahiz eta «horrek ondorio ezin larriagoak» eragin ditzakeen.
Euskal preso politikoen egoera orokortasunean kontuan hartuz, estatu espainolak eta frantsesak «beren buruaz beste egitera bultzatzen dituzte», Etxerat-en ustez. Hala, 2007an lau euskal preso beren buruaz beste egiten saiatu direla azaldu zuten.
Gero eta euskal herritar ge- hiago baldintza hauetan daudela ohartarazi zuten; hala, egun, 710 dira lau estatu desberdinetako 91 kartzelatan sakabanaturik dituzten euskal presoak. «Euskal Herrian, 30 euskal preso politiko baino ez dituzte. Gaixotasun larriak dituztenetatik, 4 soilik dituzte hemen, beraz, konfidantzazko medikuek tratatza ditzatela ukatzen diete».
Sakabanaturik. Izan ere, Estatu espainolean, Euskal Herritik, batez beste, 610 kilometro ingurura dituzte euskal herritarrak. Estatu frantsean, ostera, 800 kilometro ingurura. Beraz, astero-astero, batez beste, 1.400 kilometro inguru egin behar dituzte Euskal Herritik beren senideak bisitatzera joaten diren lagunek. Odoluste ekonomiko itzela izan arren, dispertsio politikak errepideetan ezartzen du benetako odolustea; aurten soilik, 32 senide eta lagunek jasan behar izan dute. Azkena, atzo bertan, larunbatean.
Espetxeetan diren euskal herritarren egoeraren larritasuna hizpide, Estatu espainola eta frantsesa «hau guztia zigorgabetasun osoz egiten aritzea» onartezina dela deritzo Etxerat-ek. PSOEk eta UMPk erabateko «krudelkeria» darabilte helburu politikoak, xantaiaren bidez, eskuratzeko asmoz. Baita horretarako gaixotasun fisikoak eta psikikoak ere, «beraien ideiei eta egitasmoei muzin egitera behartzeko» erabiliz. «Krudelkeria eta basakeria».
«Herriz herriko presioa»
«Oso larria da gure egoera, PSOEk eta UMPk, Zapaterok eta Sarkozyk, hala nahi dutelako», salatu zuten Etxerat elkarteko kideei Artzain Onean.
Bertatik, Artzai Onean egiten ari diren itxialditik, agintariei eta eragileei beren egoeraren berri emateko bozgorailu bilakatzea nahi dute. Hala, egunotan, makina bat bilkura egitea espero dute preso politikoen senideek; gonbitak, bederen, eginak dituzte. Orain erantzunaren zain dira. Bertaratuko diren esperoan.
«Hemen espero dugu, beraz, torturarekin, eta errepresaliatuak nahiz senideak heriotzera eramaten gaituzten tratu krudelekin amaitu nahi duen oro», gaineratu zuten senideek.
Baina Artzain Onean egoteaz gain, herrietan ere jasaten ari diren egoeraren berri ematen egongo direla azaldu zuten. «Herriz herriko presioa behar dugulako, Euskal Herrian nahiz Parisen eta Madrilen diren basakeria hauen guztien arduradunak, oinarrizko eskubideak errespetatzera behartzeko».
Helburu berarekin, euskal preso politikoen eskubideenalde, Hondarribian 43 lagunek kontzentrazioa egin zuten atzo.
La localidad vizcaina de Otxandio acogió ayer una nutrida manifestación en apoyo a su convecino y preso político Iñaki Pujana, que ha cumplido ya dos décadas encarcelado. Según relataron a GARA, alrededor de dos centenares de personas secundaron ayer la manifestación que recorrió las calles de Otxandio en exigencia de la libertad de Pujana, que ya cumplió hace tiempo las tres cuartas partes de la pena impuesta. Las autoridades carcelarias han rechazado reiteradamente su puesta en libertad.
Después de la marcha, que arrancó de la plaza del pueblo pasadas las 17.00, se llevó a cabo un acto en recuerdo de Pujana y de los presos políticos vascos. Mientras resonaban los sonidos de la txalaparta, los congregados pudieron conocer más sobre Iñaki Pujana mediante el visionado de un vídeo. El montaje audiovisual repasó la vida del otxandiarra en sus años de militancia, pasando por su ingreso en prisión y llegando hasta la situación actual que atraviesa. El acto, que contó con dos intervenciones, finalizó entonando el «Eusko Gudariak».