Ezkurra II.a eta Ozafrain aterako dira faborito Donibane Garazin
Donibane Garaziko Garat trinketean gaur jakingo dira datorren igandean jokatuko den Superprestigioko finalean izango diren bi finalisten izenak, 16.00etatik aurrera jokatuko baitira finalerdiak.
Hasteko, Ezkurra II.a eta Waltari neurtuko dira. Ikusmin handia piztu du neurketa honek. Elkarren aurka bakarka azkeneko aldiz jokatu zutenean, Waltarik irabazi zuen, baina gaur Ezkurra da faborito. Beste partidan, Ozafrain faborito aterako da Sorhueten aurka, baina kontuz ibili beharko du Pausuakoarekin.