GARA > Idatzia > Herri-kirolak

SOKATIRA

Abadiñok ez du hutsik egin, eta denboraldiko bigarren txapela jantzi du

J.L. | DONOSTIA

Abadiñok ez zuen hutsik egin, eta denboraldiko bigarren txapela jantzi zuen atzo, 290 kilotan ere nagusi izan zen.

Lehiaketa nahiko nahasia izan da, ez baitira gauzak oso garbi egon, eta nahasmen horren ondorioz, atzo talde batek huts egin zuen.

Abadiño A taldeak irabazi zuen atzoko saioa, baita txapela ere. Atzo talde guztiak menderatu zituen. Bigarren atzo, Sokarir sailkatu zen, Abadiñoren lehen taldearekin bakarrik galduta.

Hirugarren Abadiño B geratu zen aurreko biekin galdu eta gainerakoei irabaziz. Laugarren, Amaiur B geratu zen uste baino lan kaskarragoa eginda. Badaiotz eta Amaiur A bakarrik menderatu zituen.

Badaiotz taldeak Amaiur Ari bakarrik irabazi zion; azken talde honek saioko tiraldi guztiak galdu zituen.

Sailkapen nagusian, Abadiño A izan da onena 20,5 punturekin. Bigarren posturako berdinduta geratu dira Sokarri eta Abadiño A eta kitarakoa jokatu behar izan zuten bigarren postua erabakitzeko; azkenik, Sokarrik irabazi zuen, eta beraiek izan ziren bigarren, eta Abadiño, hirugarren. Amaiur B, Badaiotz eta AmaiurA atzetik geratu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo